Alfredo Garciaren (@OperadorNuclear) “Energi nuklearraren berpizkundea” hitzaldia

by | Oct 2, 2024 | Berriak

Datorren abenduaren 2an, Alfredo Garcia, @OperadorNuclear sareetan, izango dugu, “Energi nuklearraren berpizkundea” hitzaldia emango duena, mundu mailako energia nuklearraren itxaropen berriei buruz hitz eginez.

Alfredo Garcia zientzia eta teknologia nuklearreko dibulgatzailea da eta Espainiako Elkarte Nuklearreko Komunikazio saria jaso du. Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa da, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, eta operadore eta ikuskatzaile lizentziak ditu, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak emandakoak eta Ascó-ko (Tarragona) zentral nuklearrean jarduteko beharrezkoak. Bi liburu argitaratu ditu: La energía nuclear salvará el mundo 2020an, eta Geoestrategia de la bombilla 2022an.

Hitzaldia 18:00etan izango da, Bilboko Ingeniaritza Eskolako II-M Eraikineko Areto Nagusian. Ordubeteko iraupena izango du, eta, ondoren, galdera-txanda bat. Izen-ematea doakoa da, esteka honetan.