Bekaren helburua baliabide ekonomiko mugatuak eta espediente ona dituzten Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleei atzerrian master bikoitza egiten laguntzea da, ingeniaritzaren arloan ospe handia duten unibertsitateetan.
DIRU-ZUZKIDURA: 3.000 €
Ikaslea helmugako unibertsitateak onartzen duenean entregatu behar da.
Beka ikasleak jaso ditzakeen beste beka ofizial batzuen osagarri izan daiteke.
Edozein arrazoirengatik ikasleak egonaldia egiten ez badu, itzuli egin beharko du eta puntuazio handiena duen hurrengo ikasleari emanen zaio.
Eskaerak: formatu digitalean aurkeztu behar da e-mail bidez artelan_barturen@.eus helbidera
- NANaren fotokopia
- Ikasketa-espedientearen kopia
- Motibazio-gutuna, honako eduki hauekin: aurkezpen pertsonala, ingeniaritza eta masterra zehazki ikasteko motibazioa eta helmugako unibertsitatearen aurkezpena.
- Eskolako irakasle baten gomendio-gutuna
- Familiaren dirusarreren aitorpena (familia errentaren aitorpenaren kopia)
Egutegia:
- 2024ko apirilaren 8a: eskabideak aurkezteko epea ixtea.
- 2024ko apirilak 11-12: Elkarrizketak hautagaiekin.
- 2023ko apirilak 15: Beka emateko ebazpena.
- 2023ko apirila (zehazteke): Germán Hayeck Blanco beka emateko ekitaldia.
Eskaeren ebaluazioa:
- Puntuazio-irizpidea:
-Diru-sarreren/beharraren deklarazioa: 4/10
-Espediente akademikoa: 3/10
-Motibazio-gutuna: 1/10
-Elkarrizketa: 1/10
-Destinoko unibertsitatea/Aukera: 1/10 - Puntuazio osoan berdinketarik izanez gero, 1. irizpideko puntuazio handienaren arabera ebatziko da, gero 2.a eta horrela hurrenez hurren.
- Eskaera kopuru handia jasoz gero, elkarrizketa pertsonala gainerako irizpideetan nota altuena lortu duten 3 ikasleei bakarrik eginen zaie.
- Ebaluazio batzordearen erabakiak apelaezinak izanen dira.