Begoña Orbegozok lehenengo Germán Hayeck beka lortu du

by | Sep 25, 2023 | Berriak

Bilboko Ingeniarien Eskola Fundazioan, uztailaren 14an, lehenengo Germán Hayeck Blanco beka eman diogu Begoña Orbegozo Industria Ingeniaritzako Masterreko 1. mailako ikasleari. Beka urterokoa da, 3.000 €-koa, eta 2022an eratu zen, Germán Hayeck zenaren borondatez. Bilboko Ingeniaritza Eskolako industria-ingeniaria zen, eta bere familia-enpresak ibilbide profesional oparoa izan zuen urak kanalizatzeko eta edangarri bihurtzeko azpiegituren esparruan. Haien nahia izan zen Eskolako ikasleek atzerriko erreferentziazko zentroetan trebatzeko aukera izatea, eta esperientzia horrek itzultzean gure ingurunean eragina izatea.

Horrela, gure ikasle Begoñak 2023/24 ikasturtean Merkatu Elektrikoen Masterra ikasiko du Illinoisko Teknologia Institutuan (Chicago AEB). Bertan, ingeniaritza elektrikoko prestakuntza osatuko du sektoreko finantzetan trebatuz. Zorte handia opa dizugu, ziur gaude bikain ordezkatuko gaituela. Argazkian Begoña Orbegozo eta Begoña Taramundi ikus ditzakezue, Germanen alarguna, saria eman eta poztu egin gaituena, egun berezi honetan.