Germán Hayeck Blanco beken lehen edizioa

by | Oct 20, 2022 | Berriak

Bekaren helburua baliabide ekonomiko mugatuak eta espediente ona dituzten Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleei atzerrian master bikoitza egiten laguntzea da, ingeniaritzaren arloan ospe handia duten unibertsitateetan.

DIRU-ZUZKIDURA: 3.000 €

Ikaslea helmugako unibertsitateak onartzen duenean entregatu behar da.
Beka ikasleak jaso ditzakeen beste beka ofizial batzuen osagarri izan daiteke.
Edozein arrazoirengatik ikasleak egonaldia egiten ez badu, itzuli egin beharko du eta puntuazio handiena duen hurrengo ikasleari emanen zaio.

Eskaerak: formatu digitalean aurkeztu behar da e-mail bidez artelan_barturen@.eus helbidera

  • NANaren fotokopia
  • Ikasketa-espedientearen kopia
  • Motibazio-gutuna, honako eduki hauekin: aurkezpen pertsonala, ingeniaritza eta masterra zehazki ikasteko motibazioa eta helmugako unibertsitatearen aurkezpena.
  • Eskolako irakasle baten gomendio-gutuna
  • Familiaren dirusarreren aitorpena (familia errentaren aitorpenaren kopia)

Egutegia:

  • 2022ko iraila/urria: Urtero Eskolan egiten den Mugikortasunari buruzko Jardunaldian beka aurkeztea.
  • 2023ko otsailaren 1a: ikasleek beren merezimenduen arabera nora joan daitezkeen ebatzi ondoren. Eskaerak aurkezteko epea irekitzea.
  • 2023ko apirilaren 21a: Eskaerak aurkezteko epearen amaiera.
  • 2023ko apirilaren 25etik 27ra: elkarrizketak hautagaiekin.
  • 2023ko apirilaren 28a: beka emateko ebazpena.
  • 2023ko maiatza: Germán Hayeck Blanco beka emateko ekitaldia.

Eskaeren ebaluazioa:

  • Puntuazio-irizpidea:
    -Diru-sarreren/beharraren deklarazioa: 4/10
    -Espediente akademikoa: 3/10
    -Motibazio-gutuna: 1/10
    -Elkarrizketa: 1/10
    -Destinoko unibertsitatea/Aukera: 1/10
  • Puntuazio osoan berdinketarik izanez gero, 1. irizpideko puntuazio handienaren arabera ebatziko da, gero 2.a eta horrela hurrenez hurren.
  • Eskaera kopuru handia jasoz gero, elkarrizketa pertsonala gainerako irizpideetan nota altuena lortu duten 3 ikasleei bakarrik eginen zaie.
  • Ebaluazio batzordearen erabakiak apelaezinak izanen dira.